Gaur (Asteazkena) hirugarren eguna da gose greban.
Goizeko 8retan ikasgela guztietako arbeletan asanblada ireki baterako deialdia iragarri dugu.
9etatik 12etara gose grebalariok klasean agertu gara ur-botilekin eta berriro deialdia gogoratu dugu. Bitartean kartelak egin ditugu,...
12etan Asanblada irekia izan da, nahiko arrakastatsua bai jende kopuruaren aldetik, bai parte hartzeagatik eta baita sortu diren lan taldeengatik ere. Asanblada bukatu bezain pronto lan taldeek lanari ekin diote, euskal presoen eta gure gose grebaren berri emateko eta zabaltzeko kanpus osotik. Panfletoak egin dira.
13'20etan jantokian kontzentrazioa eta panfletoak banatu ditugu, grebalarien eskuetatik jendea bazkaltzen ari zela.
14etan Dutxara
15etatik aurrera: Gutunak idatzi ditugu Langraitzeko presoei bidaltzeko.
18retan: Hitzaldia
3. Egun honetan batzuek (gehienok) nabaritu dute beherakada bat, edo gorputza eskasagoa. Hala ere jarraitu dugu lanean, ezen grebalariok atzo gaueko asanbladan ikusi genuen gure ekintza oharkabean pasatzen ari zela batzuentzako; eta egoera horri buelta eman behar geniola, bai gure 5 egunetako gose greba eta batik bat euskal presoen gose greba sentitu behar zutela beren barruan. |