Make your own free website on Tripod.com

Bostgarren eguna Gose Greban

8:30etan filo fakultateko ateen aurrean jarri gara lo sakuekin

 9:10 arte. Ikasleak kanpoan geratu dira zain. Dekanoa nahiko urduri jarri da, eta hasi da jendearen gainetik pasatzen eta kentzeko agintzen. Batzuei esan die ezagunak zituela eta kontuz ibil zitezen. Gure ekintza hainbesterako ez zela esatean, erantzun digu berak epaitzen zuela 'bere' fakultatean zer den gogorra edo larria eta zer ez. Ekintza honetan bai gose grebalariek, eta baita itxialdian parte hartu duen jendea (125) egon da.

12etan konzentrazioa egon da, filoko hallean nahiko jendetsua, 12:20 arte.

13:30etan joan gara jantokira bazkaltzen ari zen jendearen aurrean konzentrazioa egitera 13:50 arte.

Laster 19:00etan joango gara Olarizu aldera bertan auzokideek salda beroa emango digutelarik, honenbestez gose grebari amaiera emanez. Bertan 20:00etan konzentrazioan parte hartuko dugu, halaber 20:30etan abiatu eta Andra Mari Zuriko plazan bukatuko den manifan. Manifa bukatzean komunikatua irakurriko dugu bukaera emateko.

   Atzera / Atrás