Make your own free website on Tripod.com

Gaur (osteguna) 4. eguna da Gose Greban

8:30etan ikasgeletatik pasatu gara arbeletan manifarako deialdia gogorarazteko.

9etatik 12etara klasera joan gara, ur-botilekin.

12etan kontzentrazioa eta manifa jendetsua (225 pertsona inguru).

13:30etatik 14:00etara kontzentrazioa jantokian.

16:30etan HALA BEDI IRRATIAN elkarrizketatu gaituzte, BAGAZINA irratsaioan.

Arratsaldean zehar talde politikoekin bildu gara (HB, IU Gazteak, Gazte Abertzaleak, ...).

20:00etan itxialdia hasten da eta jendetsua izatea espero da. Bertan hitzaldia antolatu dugu "OINARRI DEMOKRATIKOEN INGURUAN". Honen ostean Bideo-emanaldia izango dugu.

Gaur goizean guztiok, fisikoki, makal jaiki gara. Manifestazioan egon den jendetzak gure gogoak piztu ditu eta nola ez, baita eguneko dutxak ere, hau baita eguneko plazarrik bakarrenetarikoa.

Jendearen konpromisoa handitzea nahi dugu eta horretan ari gara.

"Denok eman dugu zerbait

Gutxi batzuk dena eman ez dezaten"

Atzera / Atrás